XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pribilejiatuen dieta zuten, zalantzarik gabe, Bilboko burgesena bezalakoxea.
Normalean, haragi-kontsumoa askoz ere txikiagoa zen.
Aberekien proteinak ez ziren oso ugariak nekazarien etxean.
Hauen dieta karbohidratoetan oinarritzen zen batez ere.
Plentzian 8,801 kilo haragi fresko kontsumitzen ziren biztanleko eta urteko; Mundakan, 2,887; Karrantzan, 2,170 eta Portugaleten, 1,23548.
Harategietan saldutako haragiaren ordez ordaindu behar zituzten zergetatik ateratako datuak direla kontuan izanda, hau da, autokontsumoa kontuan izan gabe, minimo bat zela pentsatu beharko da, baina, hala ere, oso baxua da eta aberekien proteinetan dieta pobrea zela adierazten du horrek; portuetan arrainaren kontsumoarekin orekatzen zuten proteina eskasia hori.
XIX. mendearen hasieran, Delikan, lur-jabea zen laborari batek eta bere emazteak, nahiko ekonomi maila ona zutenak eta eroso bizi zirenak, gosaltzeko
Askarian ogia eta gazta edo fruta jaten zuten, urtaroaren arabera, eta afaltzeko,
Elikagai guztiak eurek landutakoak zirela zehaztuko da.
Bergarako maizter baten etxean, goizean eta gauean esnea edo baratxuri edo tipula-salda hartzen zuten; esnea hartzen zutenean ez zuten ogirik jaten, baina saldarekin kalitate gutxiagoko edo zekalearekin nahastutako gari-ogia edo artoa legamiarekin jaten zuten.
Eguerdian, baba edo aza urdai edo gantzarekin eta, horren aurretik, aza edo baba-salda ogi edo arto-zopekin eta gauean, gaztainak zeudenean esnearen ordez horixe jaten zuten.
1803an Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak jasotako dieta guztietan ogiaren edo taloaren garrantzi handia nabarmenduko da eta baserriko uztatik kanpoko produktuen eskasia ere bai: jaten zen haragia zezina zen, urdaia etxeko txerriarena etab.
Bijilietarako baino ez ziren erosten bestelako produktuak: olioa, gantzaren ordez; kostaldean batez ere, abadira, balea edo sardinak, urdaiaren eta zezinaren ordez.
Arrazoi erlijiosoengatik erosten ziren produktu horiei gatza eta, mahastiak ez zituzten inguruetan, ardoa gehitu behar zaizkie.